jueves, 6 de abril de 2017

Bihar ateak zabalduko ditugu


Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu 7. Eskutartie-ko inaugurazio ekitaldira. Bilboko Areatza Pasealekuan dago kokatuta Artisau Azoka, eta han bertan 35 artisau bilduko dira euren produktuak, originalak eta garaikideak, erakusteko prest.Bertan inaugurazio zinta ebakiko da. Ondoren, artisauen erakustokiak bisitatuko dira, antolatzailea den Arbaso Elkarteko presidenteak, Bernat Vidalek, gidatuta.
Inaugurazio ekitaldia OSTIRALEAN, apirilak 7, izango da 10:30etan.

Bertan izango dira:
Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputadua.
Juan María Aburto, Bilboko alkaltea.
Bernat Vidal, Arbasoko presidentea.

EGUNA: Apirilak 7.
NON: Areatza Pasealekuan.
ORDUA: 10:30.

Han espero zaituztegu. Laster arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario