domingo, 9 de abril de 2017

Erakustaldiak

          Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da krisi garaian artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea; horixe baita da Eskutartieren xedea, hain zuzen ere. Izan ere, artisautza bizimodu bat, gure herriaren balio kulturalak bultzatzeko modu bat da, baita garapen ekonomikoa sustatu, eta gaur egun galduz doazen ogibideak bizi-iraunarazteko bidea ere. Horrela Eskutartiek artisauaren eta bisitarien arteko interakzioa bultzatzea du helburu.
            Horregatik bada, edizio honetan zuzeneko erakustaldien aldeko apustua egingo dute. Azokak diruen bitartean honako erakustaldi hauek izango dira: otzaragintza, egurra, keramika eta argazarigintza, besteak beste. Esperientzia honi esker, bisitariak konprobatu ahalko du antzinako lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau produktuak ezinbestekoak direla. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario