domingo, 9 de abril de 2017

Arbasoren izaera.

Arbaso da Eskutartieren eragilea; Gizarte Izaera duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Helburu nagusia honakoa du: euskal artisautza tradizionala eta garaikidea bultzatzea Euskal Herrian.
Arbaso izaera nazionala duen artisauen elkarte bakarra da Euskal Herrian. Ia ehun artisau-tailer biltzen ditu. Helburuak honakoak dira:

- Euskal artisautza sektorearen ordezkariak izatea.
- Artisautza tradizionala ezagutaraztea eta egunero erabiltzea sustatzea.
- Labela edo jatorrizko izendapena lortzea euskal artisautza tradizionalarentzat. Gipuzkoan eta Nafarroan badugu kalitate-etiketa bat.
- Euskal artisautza eta kultura sustatu nahi duten erakunde publikoen eta pribatuen inplikazioa lortzea.
- Eguneroko artisauen lana zaintzea, berori baita gure ondare kulturalaren etorkizuneko giltzarria. Laburbilduz, belaunaldi berriei ezagutzera ematea gure herriaren usadioak, kultur tradiziotan aberatsak gara-eta


No hay comentarios:

Publicar un comentario