Eskutartiek
Udaberriko egutegian lekua dauka jada eta, bereziki, Bilboko Aste
Santuko jaiegunetan. Ezinbesteko topaketa da artisautza bizirik
dagoen sektorea dela egiaztatzeko, baita tradizioz, lanbidez onez eta
trebetasunez beteta iristen dela erakusteko ere.
Arbasoren
esanetan “gure herriaren balioak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa
sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen ari diren ogibideak
bizi-iraunarazteko. Hartara, ekimen honen inguruan, Euskal Herrietako
artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira”.
Bilboko
Eskutartiek 35 artisau bilduko ditu Bilboko bihotzean. Euskal
Herriko herrialde guztietatik etorriko dira, baita Espainiako
hainbat herrialdetatik ere. Hain zuzen ere parte hartuko duten 35
artisau horietatik 16 bizkaitarrak izango dira, 10 gipuzkoarrak eta
3 nafarrak. Beste lurraldetatik etorriko direnen zerrenda honako
hauek osatuko dute: Catalunyatik bi, Madrildik bat, Valentziatik bat,
Kantabriatik bat eta Tenerifetik beste espezialista bat.
Sektorekako ordezkaritzari dagokionez, honakoak izango dira: 8 bitxigile, beira lantzen duten bi artisau, ehuna aritzen diren hiru profesional, bostek zura lantzen dutena, bi larru-artisau eta beste bik kosmetika egiten dutena. Zeramika arloak hiru profesional izango ditu. Gipuzkoatik etorritako makila egiten dituen artisau bat ere izango dira, eta argizarigintzan diharduten beste bi, eta harrigintza diharduen beste bat izango da. Azokan ere panpingintzak eta modelatuak artisau bana izango dute. Halaber Bizkaiko otzaragintza espezialista nagusia ere izango da. Noski, Eskutartien ez direla falta izango elikagaiak, guztira honako hiru hauek izango dira, garrapinatuak, txokolatea eta yogurtak egiten dituztenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario